Bihar jarriko dituzte salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Amaren intxaurrak' ikuskizunerako sarrerak

Julene Frantzesena 2021ko mar. 2a, 08:26
'Amaren intxaurrak' ikuskizuneko irudi bat.

Saioak 16:00etan eta 18:30ean izango dira Soreasu antzokian, eta bi emanaldietarako sarrerak online erosi beharko dira, 10,5 euroren trukean. Uztaro haurreskolako guraso elkarteak antolatu ditu emanaldiak.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Amaren intxaurrak ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte Azpeitian apirilaren 18an, eta saio horietako sarrerak bihartik aurrera erosi ahal izango dira Kulturaz.eus webgunean. Saioak 16:00etan eta 18:30ean izango dira Soreasu antzokian, eta bi emanaldietarako sarrerak online erosi beharko dira, 10,5 euroren trukean.

Uztaro haurreskolako guraso elkarteak antolatu ditu emanaldiak, haurreskolako jangela aurrera eraman ahal izateko asmoz. Hain zuzen ere, emanaldian bildutako diruarekin Uztaroko sukaldea bultzatu eta hango zerbitzua bertako produktuekin eskaintzea bermatu nahi dute.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots joan zen otsailaren 6an ziren Azpeitian emanaldia eskaintzekoak, baina COVID-19aren pandemiak herriak izan zuen bilakaera tarteko, bertan behera utzi zuten saioa. Orain, egoerak hobera egin badu ere, Uztarok gogorarazi du ezinbestekoa dela hainbat arau betetzea, hala nola 6 urtetik gorako herritar guztiek maskara erabili beharko dute emanaldian –6 urtetik beherakoei hala egitea gomendatu diete–, Soreasu barruan ezingo da jan eta ikus-entzuleen ezingo dute lekuz mugitu.