Kodaore klubeko kideek berriro ekingo diete entrenamenduei

Ihintza Elustondo 2021ko ots. 27a, 15:30

Osasun egoerak hobera egin duenez, berriro martxan hasiko dira Kodaore judo klubeko kideak. Hori bai, segurtasun neurriak bete beharko dituzte.

Osasun egoerak hobera egin duela eta, Kodaore judo klubeko kideek berriro ekingo diete entrenamenduei. Azpeitiko Udalarekin harremanetan jarri ostean hartu dute erabakia klubeko arduradunek.

Hori bai, osasun krisia tarteko, urriko protokolo bera izango dute martxan kirol saioetan. Hain zuzen ere, honako segurtasun neurri hauek bete beharko dituzte kirolariek: maskara erabili beharko dute, etxetik aldatuta joan beharko dute entrenatzera, gurasoek behean gelditu beharko dute, sarreran tenperatura hartuko da eta eskuak nahiz oinetakoak desinfektatuko dituzte.