Martxoan ere zuzeneko hitzaldiak eskainiko ditu KZguneak

Andoni Elduaien 2021ko ots. 27a, 09:50

Martxoan doako lau hitzaldi jarraitzeko aukera emango du KZguneak YouTubeko bere kanalaren bitartez.

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dute YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko 30 minutuko hitzaldi berriak eskainiko dituzte. Zuzeneko hitzaldietan parte hartzeko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute beharko, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea baita. Aurretik izena ematea ere ez da beharrezkoa izango.

Martxorako lau hitzaldi antolatu ditu KZguneak. Martxoaren 2an, bideokonferentziak egiteko aplikazioak aurkeztuko dituzte, 19:00etatik 19:30era bitartean. Hitzaldirako esteka, hemen. Martxoaren 9an, berriz, Windowsen Linuxen artean dauden desberdintasunak aurkituko dituzte. Martxoko bigarren hitzaldia ere 19:00etan hasi eta 19:30ean amaituko da. Hitzaldirako esteka, hemen.

Martxoaren 19an, bestalde, mugikorarren erabilera kontrolatzeko aplikazioen berri emango dute hitzaldian. 19:00etatik 19:30era bitartean egingo dute aurkezpena. Hitzaldirako esteka, hemen. Martxoaren 23an, azkenik, cookien inguruan sortzen diren zalantza orokorrak argitzeko aukera emango du KZguneak. 19:00etan hasiko da martxoko azken hitzaldia. Hitzaldirako esteka, hemen.

Hitzaldi guztiak KZgunearen YouTubeko kanalean geratuko dira grabatuta, gerora ikusi nahi duenarentzat baliagarri. Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri dago, hemen.