Juan Antxieta musika eskolako ikasleek piano entzunaldia egin dute Dinamoan

Anartz Izagirre 2021ko ots. 26a, 08:45

Musika eskolako hainbat ikasle Andoaingo XVI. Piano Jaialdian izango dira asteburuan, eta atzo, osteguna, jendaurreko entsegua egin zuten Dinamoan.

Asteburuan Andoaingo XVI. Piano Jaialdia izango da, eta urtero gisan, han izango dira Juan Antxieta musika eskolako ikasleak. Jaialdian parte hartuko duten musikariek entzunaldia eskaini zuten atzo, osteguna, Dinamoan.