Piano entzunaldia eskainiko dute Juan Antxieta musika eskolako ikasleek gaur arratsaldean

Aitziber Arzallus 2021ko ots. 25a, 10:22
Iazko entzunaldiko irudi bat.

Musika eskolako hainbat ikasle Andoaingo XVI. Piano Jaialdian izango dira asteburuan, eta gaurko emanaldia jendaurreko entsegua izango da. 

Asteburuan Andoaingo XVI. Piano Jaialdia izango da, eta urtero gisan, han izango dira Juan Antxieta musika eskolako ikasleak. Jaialdian parte hartuko duten musikariek entzunaldia eskainiko dute gaur, osteguna, entsegu modura. Emanaldia Dinamoa sormen gunean izango da, 20:00etan hasita.