Amaia Telleriaren 'Haize-lekuak' liburua izan dute hizpide liburutegiko literatur solasaldian

Maialen Etxaniz 2021ko ots. 24a, 18:32
Atzo Haize-lekuak liburuaren inguruan egindako solasaldiko irudia. (Azpeitiko Udal Liburutegia)

Atzo egin zuten otsaileko literatur solasaldia Azpeitiko Udal Liburutegian, Pako Aristik gidatuta. Bertan, Haize-lekuak liburua izan zuten hizpide, eta antolatzaileek azaldu dutenez, "elkarrizketa interesgarriak" sortu ziren saioan parte hartu zuten lagunen artean. 

Literatur solasaldia izan zen atzo, asteartea, Azpeitiko Udal Liburutegian, eta Amaia Telleriaren Haize-lekuak liburua izan zen mintzagai, Pako Aristik dinamizatuta. Antolatzaileen hitzetan, "gertukoa" da liburua: "Gure amamen amen, istorioa izan zitekeen.  Gertukoa egin zaigu eta dotore idatzita dago". Gainera, saiora bertaratu ziren herritarren artean "elkarrizketa interesgarriak" izan zirela azaldu dute.