Marrazketa, puntu, joskintza eta eskulan tailerrak antolatu dituzte

Julene Frantzesena 2021ko ots. 24a, 13:22

Lau herritarrek tailer bana eskainiko dute udalak Damaso Azkue auzunean duen lokalean, eta horietan izena eman nahi duten edo informazio gehiago behar duten herritarrek ikastaro bakoitzaren gidariarekin jarri beharko dute harremanetan.

Marrazketa, joskintza, puntu eta eskulan tailerrak antolatu ditu udalak datozen hilabeteetarako. Hain zuzen ere, lau herritarrek tailer bana eskainiko dute udalak Damaso Azkue auzunean duen lokalean, eta horietan izena eman nahi duten edo informazio gehiago behar duten herritarrek ikastaro bakoitzaren gidariarekin jarri beharko dute harremanetan, telefonoz deituta.

Marian Alberdik marrazki artistiko eta margolan tailerra eskainiko du. Saioak astelehenetan, ostegunetan eta ostiraletan izango dira, 10:00etatik 11:30era. Alberdiren ikastaroan parte hartu nahi dutenek 663 589 985 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Puntu ikastaroa Mari Angeles Ibaetak zuzenduko du, eta saioetan parte hartzen dutenek, betseak beste, gurutze puntua, puntua eta makinako bordatuak egiten ikasiko dute. Saioak astelehenetan eta ostegunetan izango dira, 15:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 19:00etara bitartean. Ibaetarekin harremanetan jartzeko, 943-81 28 62 telefonora deitu behar da.

Hirugarren tailerra Lola Altolagirrek eskainiko du. Hain zuzen ere, oinarrizko joskintza tailerrean ehungintza tradizionala eta estanpazio botanikoa landuko dituzte parte hartzaileek, eta saioak astearteetan eta ostegunetan izango dira, goizez nahiz arratsaldez. Ikastaroaren ordutegia ikasleekin adostuko du Altolagirrek, eta parte hartzeko interesa dutenek 626 65 62 16 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Eskulan tailerra Ihintza Larrañagak eskainiko du astearteetan, 10:00etatik 11:30era bitartean. Ikastaro horretan parte hartu nahi duten herritarrek 631 95 23 40 telefono zenbakira deitu beharko dute.