Asteazkenean egingo dute otsaileko odol ateraldia, eta izena eman beharko da aurrez

Maialen Etxaniz 2021ko ots. 22a, 20:58
Soreasuko pasabide horretan dago Parrokiaren lokalerako sarrera. (Argazkia: Ramon Etxeberria)

Parrokiaren Soreasuko lokalean egingo dute otsaileko odol ateraldia, eta azken aldian bezala, aurrez eman beharko da izena odola ateratzeko. 

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak asteazkenean egingo du otsaileko odol ateraldia, Parrokiaren Soreasuko lokalean 17:00etatik 21:00etara bitartean. Lokal horretarako sarrera, Perez Arregi plazatik Soreasu antzokira arteko pasabidean dago.

Osasun egoera tarteko, odola eman nahi duten herritarrek izena eman beharko dute aurrez 08:30etik 13:30 bitartean 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.