Ordenantza fiskaletan aldaketak egiteko ezohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Julene Frantzesena 2021ko ots. 23a, 08:04
Udaletxearen kanpoaldea.

19:00etan egingo dute bilkura, modu telematikoan. Joan zen urrian onartutako udal zergen agitarauan hainbat aldaketa egin nahi du erakundeak.

2021rako joan zen urrian onartutako udal zergen agintarauan hainbat aldaketa egin nahi du Azpeitiko Udalak, eta horretarako, ezohiko udalbatzarra egingo du bihar erakundeak. Hain zuzen ere, 19:00etan egingo dute bilkura, modu telematikoan.