Datorren astelehenean eskulan tailerra egingo dute Udal Liburutegian

Julene Frantzesena 2021ko ots. 23a, 08:03

Lehen Hezkuntzako lehen mailako haurrei zuzendutako saioa izango da. Parte-hartzaile muga jarri dutenez, aurrez izena eman beharko da.

Udal Liburutegiak Lehen Hezkuntzako lehen mailako haurrentzako eskulan tailerra prestatu du. Datorren astelehenean, martxoak 1, izango da saioa, eta plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman beharko da. Tailerrean parte hartu nahi duten herritarrek 943-15 71 95 telefono zenbakira deitu edo 688 815 506 Whatsapp zenbakira mezua idatzi beharko dute.