'Kontrako eztarritik' liburuaren inguruko solasaldia eskainiko du Uxue Alberdik asteazkenean Emakumeen Txokoan

Maialen Etxaniz 2021ko ots. 19a, 08:21

Leire Ibargurenek gidatuko du Uxue Alderdik idatzitako liburuaren inguruko saioa 18:30ean hasita. Hitzordura bertaratu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera edo 688 751 000 zenbakira idatzita.

Asteazkenean, otsailaren 24an, literatura eta bertsolaritza izango dira protagonistak Emakumeen Txokoan. Uxue Alberdik Kontrako eztarritik liburua aurkeztuko du 18:30ean hasita, eta Leire Ibarguren azpeitiarra arduratuko da saioa dinamizatzeaz. "Oraindik erabat maskulinizatua den bertsolaritzan, emakume bertsolariek bizi dituzten zapalkuntzak azaleratu ditu idazleak lan honetan", azaldu dute antolatzaileek.

Hitzordura bertaratu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez Emakumeen Txokoarekin harremanetan jarrita, emakumetxokoa@azpeitia.eus helbidera edo 688 751 000 zenbakira idatzita.