Bertan behera gelditu dira Mikel Sarasola piraguistaren hitzaldia eta proiekzioa

Julene Frantzesena 2021ko ots. 18a, 09:45

Arrazoi desberdinak tarteko utzi du Mendiko Ahotsak egitasmoko bigarren saioa bertan behera Lagun Onak Mendi Bazkunak. Oraindik ez dute data berria zehaztu.

Gaur, osteguna, ziren egitekoak Mendiko Ahotsak egitasmoko bigarren saioa, baina Lagun Onak Mendi Bazkunak jakinarazi duenez, bertan behera utzi behar izan dute, arrazoi desberdinak tarteko.

Mikel Sarasola piraguista zen hitzaldia eskaintzekoa, eta gainera, kirolariak Groenlandian bizitako esperientzia jasotzen duten filma ere aurkeztu behar zuen, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian.

Saioa aurrerago egingo dutela azaldu dute Lagun Onakeko kideek, nahiz eta gaur-gaurkoz ez duten data berria zehaztu.