Koronabirusa Azpeitian

Nagore Alkorta: "Azken egunotan normaltasuna izan da nagusi Azpeitian"

Julene Frantzesena 2021ko ots. 17a, 10:55
Nagore Alkorta artxiboko irudi batean.

Udalak eskerrak eman dizkie azken egunetan "arduraz" jokatu duten eta "osasuna zaintzeko lanetan" aritu diren guztiei. Asteburuan eta astelehenean nahiz asteartean karnabalak ziren izatez Azpeitian, eta udalak arduraz jokatzeko eskatu zien herritarrei.

"Normaltasuna". Hitz horixe erabili du Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak azken egunetan herrian izan den giroa deskribatzerakoan. Asteburuan eta astelehenean nahiz asteartean karnabalak ziren izatez Azpeitian, baina COVID-19aren pandemia tarteko, bertan behera gelditu ziren festak. Egun horietarako dei berezia egin zuen Azpeitiko Udalak: herritarrei "arduraz" jokateko eskatu zien eta prebentzio neurriak "zorrotz" betetzeko konpromisoa hartu zuen.

Herriko jaiegunak pasatuta, Alkortak mezu bat idatzi du Twitterren, eta eskerrak eman dizkie "arduraz" jokatu duten eta "osasuna zaintzeko lanetan" aritu diren guztiei. "Eguraldia lagun, herritarrak kalean ibili badira ere, arauak errespetatuz eta pilaketarik gabe izan da", azaldu du Azpeitiko alkateak.

Hona hemen, Alkortak Twitterren idatzi duen txioa: