Karnabalak 2021

Ana Aizbitartek irabazi du karnabaletako galdera-erantzunen jokoa

Uztarria.eus 2021ko ots. 16a, 15:19

56 herritarrek asmatu dituzte hamabi galderen erantzunak, eta horien artean egin du Uztarriak Bertan merkatari elkartearen 200 eurok erosketa bonuaren zozketa. Orotara, 680 lagunek parte hartu dute karnabalei buruzko galdera-erantzunen jokoan.

Erantzun oso ona izan du karnabalei buruzko galdera-erantzunen jokoak. Horren erakusle da Uztarriak egindako hamabi galderei erantzun dien parte-hartzaile kopurua. Hain zuzen ere, 680 lagunek parte hartu dute jokoan, eta horietatik 56k asmatu dituzte erantzun guztiak. Galdera denak asmatu dituzten herritarren artean egin du Bertan merkatari elkartearen 200 euroko erosketa bonuaren zozketa Uztarriak, eta Ana Aizbitarte da irabazlea. Uztarria jarriko da Aizbitarterekin harremanetan, saria nola jaso jakinarazteko.