'El padre' eta 'Mi amigo Pony' filmak emango dituzte asteburuan

Julene Frantzesena 2021ko ots. 17a, 08:41

Igandean emango dute Mi amigo pony filma, eta igandean eta astelehenean El padre. Dagoeneko eskuragarri daude saio horietarako sarrerak, Kulturaz.eus webgunean.

Asteburuan El padre eta Mi amigo pony filmak emango dituzte Soreasu antzokian. Igande arratsaldean (16:30) Mi amigo pony ikusi ahal izango da, eta 19:00etan, berriz, El padre. Astelehenean, ikusleen eguna, El padre filmaren beste saio bat eskainiko dute, 19:00etatik aurrera. Dagoeneko eskuragarri daude saio horietarako sarrerak, Kulturaz.eus webgunean.

Iaz Frantzian ekoiztutako filma da Mi amigo pony, eta haurrei nahiz helduei zuzendutako lana da. Honako hau da filmaren sinopsia: "Cecile, 10 urteko haurra, Frantzia hegoaldera joango da Louis amarekin. Herriko beste haurrekin intregatzea ez da erraza izango. Zirku ibiltari bat herrira iristen denean, Cecilek Poly izeneko poni bat gaizki tratatzen ari direla jakingo du. Horren aurrean, animalia babestea eta ihesaldia antolatzea erabaiko du. Brancalou zirkoko zuzendariak jarraitu egingo ditu, eta Victor, Cecile eta Poly oztopoz betetako bidean murgilduko dira".

El padre, berriz, Erresuma Batuan iaz ekoiztutako drama generoko filma da. Florian Zeller da lanaren zuzendaria, eta honako hau da sinopsia: "Anthony 80 urteko gizon bat da, eta burugogortasunez bakarrik bizitzea erabaki du. Bere alaba Annek zaintzaileren bat kontratatzea nahi du, hari etxean laguntzeko, baina hautagai denak ukatzen ditu Anthonyk. Alaba etsita dago, egunero ezin duelako aita bisitatu eta aita errealitatetik gero eta urrunago dagoelako. Annek aitaren gabezia sumatuko du, aitaren adimena okerrera egiten ari den heinean, baina bere bizitza bizitzeko duen eskubideari helduko dio era berean".