Musikaz eta umorez jantzitako ekitaldian aurkeztu du Nerea Mendizabalek 'Jirafa hizkuntza' liburua Sanagustinen

Maialen Etxaniz 2021ko ots. 14a, 18:04

Jirafa hizkuntza liburua aurkeztu du Nerea Mendizabal psikopedagogo zestoarrak gaur eguerdian Sanagustin kulturgunean, eta jende ugari bertaratu da zestoarrak idatzitako azken liburuaren aurkezpenera. Ekitaldia 12:00etan hasi da, eta ordubete pasatxo iraun du musika, antzerkia, umorea eta ipuina uztartu dituen hitzorduak. 

Nerea Mendizabal psikopedago zestoarrak komunikazio ez bortitza oinarri duen eta oraintsu kaleratu berri duen Jirafa hizkuntza liburua aurkeztu du gaur eguerdian Sanagustin kulturgunean, eta jende ugari bertaratu da zestoarrak idatzitako azken liburuaren aurkezpenera. Aurkezpena 12:00etan hasi da, eta ordubete pasatxo iraun du musika, antzerkia, umorea eta ipuina uztartu dituen ekitaldiak. 

Komunikazio ez bortitzaz idatzitako eta irakasleei zuzendutako liburuaren nondik norakoak azaldu ditu Mendizabalek, eta hizpide izan ditu esperientziaren hastapenak, abenturan zehar izadako sentipenak eta proiektuan lagundu dioten bidelagunen ekarpenak. Horrez gain, jirafaren figurak bere lanean jokatzen duen rola izan du mintzagai, eta liburua idazterakoan izan dituen erreferentziak ere aipatu ditu. Horren harira, liburuaren xehetasunez luze solastu da Mendizabal, Sanagustinen elkartutakoen begiradapean.

Hona hemen Nerea Mendizabali Jirafa hizkuntza liburuaz egindako elkarrizketa