Babestutako edukia

Aurten festarik ez, elkar zaintzeko unea da

Azpeitiko Udala 2021ko ots. 14a, 12:30

Azpeitiko Udalak gogorarazi du aurten ez dagoela inauteri jairik, eta arduraz jokatzeko unea dela. Ohiko egoeran, Txikiteo elegante eta mozorro eguna lirateke gaur eta bihar, baina pandemiak gurean sortutako osasun egoera kezkagarria dela-eta, udalak gogorarazi du aurten ez dagoela ospatzeko ezer, eta geure burua eta herria zaintzeko momentua dela. 

Horretarako, azken astean, tabernariekin hainbat bilera egin dira, egoerari elkarlanean erantzuteko. Horrez gain, udal baliabideak indartu dira, eta egunotan udaltzaingo gehiago ariko dira lanean, neurriak betetzen direla ziurtatzeko. 

Udalak herritarrei arduraz jokatzeko dei egin die. Gogorarazi du beharrezkoa dela jende pilaketak saihestea, maskara uneoro jarrita izatea eta prebentzio distantziak zein gainontzeko neurriak betetzea. Denon artean aurrera egiteko unea da, eta herri bezala aurrera egiteko, beharrezkoa da norbere ekintzei erreparatzen hastea.