Aurrez aurreko lau ikastaro prestatu ditu KZguneak martxorako

Mailo Oiarzabal 2021ko ots. 12a, 12:38
Azpeitiko KZgunea. (KZgunea)

KZgunera bertara joanda (aurrez hitzordua hartu behar da), telefonoz edo Internetez eman dezakete izena ikastaroak egin nahi dituztenek.

Aurrez aurreko lau ikastaro emango dituzte Azpeitiko KZgunean datorren hilean, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera. Euskaraz emango dituzte laurak.

Hauek dira Enparan dorretxeko egoitzan martxoan egingo dituzten ikastaroak:

- Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi

  • 20 ordu.
  • Martxoaren 1etik 12ra, 18:00etatik 20:00etara.

- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi

  • Hamalau ordu.
  • Martxoaren 17tik 26ra, 18:00etatik 20:00etara.

- Ofimatika tresnak - LibreOffice

  • 20 ordu.
  • Martxoaren 1etik 12ra, 11:00etatik 13:00etara.

- Kudeatu zaitez Google aplikazioekin

  • Hamasei ordu.
  • Martxoaren 22tik 31ra, 09:00etatik 11:00etara.

Izena emateko

Hiru aukera daude aipatutako ikastaroetan izena emateko. KZgunera bertara joanda eman daiteke izena, baina osasun larrialdia dela eta, KZgunera joateko derrigorrezkoa da aurrez hitzordua hartzea, 943-023 620 telefono zenbakira deituta. KZgunera joan gabe, aipatutako telefonora deituta ere eman daiteke izena, eta Internetez ere bai, kzgunea.eus webgunean.

Internetez izena emateko, ordea, KZgunearen erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenentzat bi bideotutorial prestatu dituzte, hemen eta hemen ikus daitezkeenak.