2021/02/25 18:00

hitzaldia

Hitzaldia: 'Altsasu auzia'-z

Hitzaldia: 'Altsasu auzia'-z
Soreasu antzokia, Azpeitia

Adur Ramirez de Aldak eta Jokin Unamunok, Altsasu auzian epaitu zituzten zortzi gazteetako bik, "Altsasuko muntai polizialaren" inguruko hitzaldia emango dute Azpeitian otsailaren  25ean. Soreasu antzokian izango da hitzordua, 18:00etan. Ekitaldia Orkatz kultur elkarteak antolatu du eta Enekoitz Esnaola kazetariak gidatuko du solasaldia. Osasun larrialdi egoera dela eta, 250 laguneko edukiera muga izango du ekitaldiak. Ez da aurrez gonbidapena hartu beharrik izango.