Karnabalak 2021

Karnabalei buruzko galdera-erantzunen jokoa, martxan gaurtik

Uztarria.eus 2021ko ots. 11a, 09:00

Azpeitko karnabalen bueltako hamabi galdera erantzuteko aukera izango dute herritarrek gaur eguerditik astearte eguerdira bitartean. Galdera guztiak asmatzen dituzten herritarren artean Bertan merkatari elkartearen 200 euroko erosketa bonu bat zozkatuko du Uztarriak.

Sansebastianetako arrakasta ikusirik, Uztarria.eus-ek karnabalei lotutako lehiaketa berezia jarriko du martxan gaur. Izan ere, pandemiarik ez balitz, karnabalak asteburu honetan ospatuko liratekete Azpeitian. Festarik ez da izango, baina jai horietan murgiltzeko aukera izango dute herritarrek minutu batzuetan. Hain zuzen ere, herriko karnabalei buruzko galdera-erantzunen jokoari esker, festa horiei buruzko hamabi galderari erantzuteko parada izango dute herritarrek.

Gaurko 12:00etatik astearteko 14:00etara arte izango da martxan lehiaketa, eta galdera guztiak asmatzen dituzten herritarren artean Bertan merkatari elkartearen 200 euroko erosketa bonua zozkatuko du Uztarriak. Hamabi galderako sorta prestatu du Uztarria.eus-ek, eta herritarrek horiek guztiak erantzun beharko dituzte. Dena den, ez da denboraren presiorik izango jokatzerakoan.

Zenbat dakizue karnabalei buruz? Animatu, eta parte hartu!