Lagun Onak-Pasaia partida zuzenean ikusteko aukera, Youtuben

Aitziber Arzallus 2021ko ots. 7a, 11:48

Gaur jokatuko dute Garmendipen Hirugarren Mailako hamaseigarren jardunaldiari dagokion neurketa, 16:30ean. 

Lagun Onak futbol klubaren gizonezkoen talde nagusiak Pasaiaren kontra jokatuko du gaur arratsaldean Garmendipen. 16:30ean hasiko da Espainiako Hirugarren Mailako ligako hamaseigarren jardunaldiko neurketa hori. Orain artekoak bezala, ateak itxita jokatuko dute eta ikusleek ezin dute Garmendipera joan, baina futbolzaleek Internet bidez zuzenean jarraitu ahako dute Lagun Onaken gaurko partida.

Lagun Onakek Youtube bidez emango du gaurko neurketa, eta hau da Lagun Onak-Pasaia norgehiagoka ikusi nahi dutenek erabili behar duten esteka.