Beste aste batez "neurrien adinako laguntzak" eskatu dituzte herriko ostalariek

Anartz Izagirre 2021ko ots. 6a, 19:44

Dozenaka lagunek egin dute bat Azpeitiko ostalariek gaurko deitutako manifestazioarekin, eta ostalarien egungo egoera salatu dute.

Neurrien adinako laguntzak, ostalaritza aurrera! lelopean, dozenaka herritar bildu dira beste aste batez Azpeitiko kaleetan. Joan zen asteko mobilizazioan bezala, gaurkoan ere herritarrek bat egin dute ostalarien aldarriarekin, eta sektoreak bizi duen egoera salatu dute; izan ere, beren egoera "gero eta larriagoa" dela azaldu dute manifestazioa deitzearekin batera, eta herritarrei eskerrak eman dizkiete jasotzen ari diren babesagatik.