Gogotik astindu dituzte makilak santa eskean herriko ikastetxeetako ikasleek

Anartz Izagirre 2021ko ots. 4a, 17:44

Osasun eta segurtasun neurriak hartuta egin dute santa eskea herriko ikastetxeetako haurrek, beren zentroetan nahiz inguruetan.

Santa Ageda bezpera da gaur, otsailak 4, eta aurtengoan ere gogotik astindu dituzte makilak Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleek. Osasun krisia dela eta, segurtasun neurriak hartuta ibili dira ikasleak santa eskean koplak kantatzen, baina horrek ez du oztopatu haur eta gaztetxoen urteroko ilusioa.