Uztarriaren Gida: berritua, erabilgarria eta erraza

Uztarria.eus 2021ko ots. 4a, 16:12

6.500 ale herriko etxe guztietako postontzietara banatzen hasi da Uztarria. Komunikazio taldeak gida kaleratu du, eta bertan aurki daitezke herriko saltokien, tabernen, elkarteen eta enpresen gaineko informazioa nahiz telefono interesgarriak, baita guardiako farmazien txandak nahiz garraio publikoaren ordutegiak ere.

Uztarria Komunikazio Taldeak Gida berritua kaleratu du, eta herriko etxe guztietara banatzen hasi da dagoeneko. Gida komertzialaren 6.500 ale herriko etxe guztietako postontzietara banatuko ditu, eta bertan aurkitu ahal izango dira herriko saltokien, tabernen, elkarteen eta enpresen gaineko informazioa nahiz telefono interesgarriak, baita guardiako farmazien txandak nahiz garraio publikoaren ordutegiak ere.

Gida digitala erabilerraza eta zuzena da erabiltzaileentzat. Horrela, erabiltzaileak behar duen telefonora deitzeko edota helbide zehatza jakiteko aukera du hiru klik eginez. Era berean, eta mugikorretik begiratuz gero, saltokira zuzenean deitzeko aukera eskaintzen du. Gainera, kale izendegian ere bere tartea du Gidan parte hartu duen establezimendu bakoitzak, herritarrek are errazago aurki dezaten beharrezko informazioa.

Beraz, Uztarriaren Gida paperean jasoko dute herritarrek etxean, eta formatu digitalekoa, berriz, honako lotura honetan dago ikusgai: https://uztarria.eus/gida.