Martxoaren 21era atzeratu dituzte En Tol Sarmientoren kontzertuak

Julene Frantzesena 2021ko ots. 4a, 11:30
En Tol Sarmientoko kideak.

COVID-19ak eragindako egoera tarteko, kontzertuak atzeratzea erabaki du Kulturaz kooperatibak. Otsailaren 13rako sarrerak erosi zituzten herritarrek sarrera horixek baliatu beharko dituzte martxoko emanaldietarako.

En Tol Sarmiento taldeak bi kontzertu eskaini behar zituen otsailaren 13an Azpeitian, baina COVID-19ak eragindako egoera tarteko, emanaldi horiek atzeratzea erabaki du Kulturaz kooperatibak. Dena den, data berria zehaztu dute dagoeneko: bi kontzertuak martxoaren 21ean, igandez, eskainiko ditu taldeak.

Lehen saioa 16:30ean izango da, eta 19:00etan bigarrena. Otsailaren 13rako sarrerak erosi zituzten herritarrek aski izango dute horiekin; hau da, martxoaren 21ean dagokien orduko kontzerturako baliatu beharko dituzte sarrerak. Bi emanaldietarako sarrera guztiak agortuta daude.