'Hondar ahoak' telesailak irabazi du 2021eko ikus-entzunezko Argia Saria, bi azpeitiarren parte hartzearekin

Aitziber Arzallus 2021ko ots. 1a, 10:48

Nagore Aranburuk aktore protagonista lanak egin ditu telesailean, eta Paola Moto produkzio laguntzaile aritu da.

Txintxua Films ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako Hondar ahoak telesaila da aurtengo ikus-entzunezko Argia Sariaren irabazlea. Eta Koldo Almandozek zuzendutako lan horretan, bada azpeitiarren parte hartzea: Nagore Aranburuk egin ditu aktore protagonista lanak, eta Paola Moto produkzio laguntzailea izan da. Telesaila estreinatu aurretik, haiekin hitz egin zuen Uztarriak, bien esperientzien berri jasotzeko.

"Lehen musika doinu eta irudietatik ikus-entzulea harrapatua geratzeko" gaitasuna duelako, "dotoreziaz" egindako telesaila delako eta "errealitatetik oso gertu dagoen fikzioa" delako eman diote saria, besteak beste.