Iker Aizpuruk brontzezko domina lortu du Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako AXA Txapelketan

Ihintza Elustondo 2021ko urt. 31a, 16:33

Asteburuan jokatu dute txapelketa Madrilen, eta igerilari azpeitiarrak brontzezko domina eskuratu du, junior mailan.

Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako AXA Txapelketa jokatu dute asteburuan Madrilen, eta han lehiatu da Iker Aizpuru azpeitiarra. Banakako honako froga hauetan parte hartu du igerilariak: 100 metro bizkar, 100 metro libre, 100 metro bular eta 200 metro estiloetan. Dagoeneko amaitu dituzte probak, eta brontzezko domina eskuratu du azpeitiarrak, junior mailan. Oso txapelketa ona egin du Aizpuruk Madrilgo Valdemoro hirian.