PORRA

Urko Sudupek irabazi du Bartzelona-Juaristi ISB finaleko porra

Uztarria.eus 2021ko urt. 30a, 20:11
ISBko jokalariak finaleko emaitza erakusten duen markagailua atzean dutela. (Argazkia: FEB)

Guztira 118 lagunek parte hartu dute Uztarriak eta Maxixatzenek egindako porran. Nahiz eta bakarren batzuk markagailu zehatza asmatzetik oso gertu egon, inork ez du asmatu finala erabaki duen emaitza.

Urko Sudupek irabazi du Uztarriak eta Maxixatzenek Juaristi ISBren Zilarrezko LEB Ligako Kopako finalaren harira antolatutako porra. 118 lagunek parte hartu dute lehiaketan guztira, 96 lagunek Uztarrian eta 22k Maxixatzenen. 

Hala eta guztiz ere, inork ez du Juaristi ISBren aldekoa izan den 82-84 emaitza asmatu. Parte hartzaile batzuk markagailu zehatzetik oso-oso gertu egon badira ere, zozketa bidez erabaki behar izan dute bi hedabideek finaleko porra. Hori horrela izanik, Maxixatzenen parte hartu duen Urko Sudupek jasoko ditu ISBk emandako motxila eta Azpeitiko Txintxu gozotegiaren bi lagunentzako gosariak.

Uztarria eta Maxixatzen astelehenean jarriko dira harremanetan irabazlearekin.