Hainbat herritarrek parte hartu dute 'Azpeitia 2030' Plan Estrategikoa osatzeko bilkuran

Julene Frantzesena 2021ko urt. 28a, 07:29
Atzoko bilerako une bateko irudia. (Azpeitiko Udala)

Denon Artean etorkizuna. Azpeitia 2030 Plan Estrategikoa osatzen ari da udala, eta atzo hainbat herritarrekin egin zuen lan saioa. Egoerak baldintzatuta, Internet bidez egin zuten bilkura herriko hainbat herritarrek eta eragiletako ordezkarik. Hain zuzen ere, lehen saioan 49 lagun aritu ziren Azpeitiaren etorkizunaz hausnartzen, Ikertalde enpresako kideen laguntzarekin.