Koronabirusa Azpeitian

Bertan behera utzi dute biharko odol ateraldia

Maialen Etxaniz 2021ko urt. 26a, 12:23

Bihar ziren urtarrileko ohiko odol ateraldia egitekoak, baina osasun egoera larria tarteko bertan behera utzi dute hitzordua. 

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak jakinarazi duenez, bihar ez dute urtarrileko ohiko odol ateraldia egingo. Herriko osasun egoera larria tarteko utzi dute bertan behera bihar egitekoak ziren odol ateraldia, eta oraindik ez dute jakinarazi data berria.