Koronabirusa Azpeitian

Herriko hainbat ostalarik elkarretaratzea egin dute plazan

Julene Frantzesena 2021ko urt. 26a, 10:13
Plazan egin dute elkarretaratzea goizean.

Herriko hainbat ostalarik elkarretaratzea egin dute gaur, asteartea, plazan, COVID-19a dela-eta bizi duten egoera salatzeko. Izan ere, Azpeitiko tabernak eta jatetxeak itxita dira berriz ere joan zen ostiralaz geroztik, herriko intzidentzia tasa 500etik gorakoa delako eta Eusko Jaurlaritzak neurri hori ezarrita duelako. Dozenatik gora lagun elkartu dira udaletxearen aurrean, azoka egunez, Non da udala? Denak berdinak zarete. Herriko ostalaritza baztertuta utzi duzue lelodun pankartaren atzean.