Lagun Onak-Basconia partida zuzenean ikusteko aukera, Youtuben

Mailo Oiarzabal 2021ko urt. 23a, 15:23

Gaur jokatuko dute Garmendipen Hirugarren Mailako hamalaugarren jardunaldiari dagokion neurketa, 16:30ean. 

Lagun Onak futbol klubaren gizonezkoen talde nagusiak Basconiaren kontra jokatuko du gaur arratsaldean Garmendipen. 16:30ean hasiko da Espainiako Hirugarren Mailako ligaren hamalaugarren jardunaldiko neurketa hori. Orain artekoak bezala, ateak itxita jokatuko dute, ikusleek ezin dute Garmendipe joan. Baina aurrekoetan ez bezala, futbolzaleek Internet bidez zuzenean jarraitu ahako dute Lagun Onaken gaurko partida, Interneten.

Izan ere, Lagun Onaek Youtube bidez emango du gaurko neurketa. Gaur bertan eman du horren berri. Hau da, hain zuzen ere, Lagun Onak-Basconia norgehiagoka ikusi nahi dutenek erabili behar duten esteka.