Atzeratu egin dute Aitor Etxebarriaren eta Amoranteren igandeko kontzertua

Anartz Izagirre 2021ko urt. 21a, 13:26

Kulturazek ez du zehaztu kontzertuaren data berririk, baina udaberrian izango dela adierazi dute.

Igandean, hilak 24, kontzertua eskaintzekotan ziren Aitor Etxebarria eta Amorante Soreasu antzokian, baina Kulturazek atzeratu egin du emanaldia. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak atzo iragarri zuenez, Azpeitia eremu gorrira igaro da —100.000 biztanleko hamalau egunetako tasa 500dik gorakoa da—; hori dela eta, herriko sarrerak eta irteerak mugatu egin dituzte, eta hori izan da kontzertua atzeratzeko arrazoia. Kulturazek ez du emanaldiaren data berririk iragarri, baina adierazi du udaberrian izango dela.