Sansebastianak 2021

2021eko sansebastianetako saio berezia, osorik ikusgai

Erlo Telebista 2021ko urt. 20a, 18:08

Atzo, San Sebastian bezperan, 2021eko sansebastianen inguruko saio berezia eskaini zuen Erlo Telebistak udaletxetik zuzenean. Mireia Galarzak eta Ignacio Arakistainek aurkeztu zuten saioa, eta hainbat izan ziren saioan parte partu zuten herritarrak.  Hona hemen atzoko saio berezia osorik ikusgai.

Gonbidatuen artean izan ziren Mikel Larrañaga Enbortxo eta Begoña Aizpuru, Camino Saiz eta Paola Moto, Nekane Azpiazu eta Aitor Exposito. Juanjo Lapeira eta Nagore Alkorta alkatea eta Mikel Odriozola Festa batzordeburua. Udaletxera hurbildu ziren gonbidatuez gain, beste hainbat ere izan ziren protagonistak. Hain zuzen, San Martin egoitzako egoiliarrak bisitatzera joan zeb Erlo Telebista, baita danborradako bandera ugari ondu dituen Ana Mari Agirreren etxera ere. Kalean ere ibili zen Erlo Telebista, herritarrek sansebastianak nola bizi dituzten ezagutzeko asmoz. Sansebastianak sukaldeari estu lotutako jaiak izanik, Zokoa elkartean ere izan ziren atzokoan Jabier Etxaniz Kinttelarekin legatza nola egin ikasten. Bere aldetik, gaua gozotzeko saiakera Inazio Egañak egin zuen, eta Erlo Telebista gozotegiko obradorera hurbildu zen pantxineta postrea nola egin ikastera.