Sansebastianak 2021

Montse Carmonak irabazi du sansebastianetako zuzeneko saioko zozketa

Uztarria.eus 2021ko urt. 20a, 12:03

Whatsapp bidez edo Twitterren #SSAzpeitia2021 traola erabilita bidali behar zituzten herritarrek irudiak, eta askotarikoak jaso ditu Uztarriak. Argazkiak eta bideoak bidali dituzten herritar guztien artean egin du zozketa hedabideak.

Atzo gauean zuzeneko saio berezia egin zuten Erlo Telebistak eta Uztarria.eus-ek udaletxetik, eta saio horretara hainbat argazki bidali zituzten herritarrek. Whatsapp bidez edo Twitterren #SSAzpeitia2021 traola erabilita bidali behar zituzten irudiak, eta askotarikoak jaso ditu Uztarriak: danbor jantziak soinean dituzten herritarrenak, balkoian danborra jotzen ageri direnenak, apaingarrienak...

Argazkiez gain bi bideo ere jaso ditu: bata, danbor jotzaile batena eta bestea Etxera taldeko kideek irudi zaharrekin-eta egin dutena. Bildutako irudi guztien egileen artean zozketa egin du Uztarriak dagoeneko, eta Montse Carmonarentzat izango da udalak Bertanen eskutik prestatutako 150 euroko erosketa bonua; udala jarriko da irabazlearekin harremanetan datozen egunetan.