Bihartik aurrera martxan izango dira Munategiko autobus geralekuak

Andoni Elduaien 2021ko urt. 19a, 13:13
Autobus geralekua. (Argazkia: Nerea Uranga)

Azpeititik Azkoitirako noranzkoan eta handik herrirakoan egokitu dituzte autobus geralekuak.

Lurraldebusek gaur jakinarazi duenez, bihartik aurrera –urtarrilak 20– autobusak Munategiko autobus geralekuan gelditzen hasiko dira, bidaiariek hala nahi izanez gero. UK01, UK02, UK03, UK05 eta UK06 lineetako Lurraldebusen autobusek erabiliko dute aurrerantzean Munategi auzoko geraleku berria. Munategiko biribilgunea egiteko proiektuari lotuta egokitu dituzte bi autobus geralekuak, nola Azkoitirako noranzkoan hala handik Azpeitirakoan.