Haurrentzako eskulan tailerra izango da hilaren 25ean Udal Liburutegian

Anartz Izagirre 2021ko urt. 19a, 08:45

HH5eko haurrei zuzendurik egongo da ikastaroa, eta hilaren 23a bitartean eman ahalko da izena.

Eskulan tailerra antolatu du Azpeitiko Udal Liburutegiak urtarrilaren 25erako, eta hilaren 23a bitartean eman ahalko da izena. HH5eko haurrei zuzenduriko saioa izango da, 18:00etan hasiko da, eta interesdunek hiru modu izango dituzte izena emateko: liburutegira joanda, telefonoz deituta (943-15 71 95) edo WhatsApp mezua bidalita (688 81 55 06). Liburutegiko kideek adierazi dutenez, plaza mugatuak izango dira.