Eñaut Elorrietak beste kontzertu bat emango du hilaren 30ean

Julene Frantzesena 2021ko urt. 14a, 12:02

Kontzertua 16:30ean hasita eskainiko du Soreasu antzokian. 19:00etako emanaldirako sarrerak ere eskura daitezke. Elorrietak Irteera argiak lana aurkeztuko du herrian.

Eñaut Elorrieta musikariak beste kontzertu bat emango du hilaren 30ean, larunbatez, Azpeitian. Lehena duela aste batzuk iragarri zuen Kulturaz kooperatibak, eta oraindik ere badira sarrerak eskuragai; emanaldi hori 19:00etan izango da.

Dena den, bigarren emanaldi bat ere eskainiko du gernikarrak egun berean, Soreasu antzokian; hain zuzen ere, 16:30ean izango da, eta sarrerak honako lotura honetan eskura daitezke. Elorrietak Irteera argiak lana aurkeztuko du herrian.