Sansebastianak 2021

Sansebastianetako apaingarriak eskuragarri daude Agirre eta Aitzaki saltokietan

Julene Frantzesena 2021ko urt. 14a, 10:07

Sansebastianetako banderatxoak eta girnaldak doan eskuratu ahal izango dituzte herritarrek, eta danborrik ez duten herritarrek txapak ere hartu ahal izango dituzte. Udalak balkoiak apaintzeko deia egin du.

Udalak San Sebastian bezperan balkoietan danborrak astintzeko deia egin die herritarrei, baita balkoiak apaintzekoa ere, eta horretarako, erakundeak hainbat apaingarri banatuko ditu egunotan.

Hain zuzen ere, sansebastianetako banderatxoak eta girnaldak doan eskuratu ahal izango dituzte herritarrek Aitzaki eta Agirre saltokietan. Gainera, danborrik ez duten herritarrek txapak eskuragarri izango dituzte denda horietan.

Apaingarriak eta banderak eskuz egitera eta balkoietan jartzera ere animatu ditu erakundeak herritarrak.