Haurrei eta gaztetxoei zuzenduta, Arauntzara irteera egingo du Lagun Onak MBk igandean

Martxan da berriro ere eskola kirola, eta horrekin batera haur eta gaztetxoentzako mendi irteerak. Lagun Onak MBk antolatuta, igandean Arauntzara irteera egingo dute, duela 75 urte Lagun Onak MBk elkarte bezala zapaldu zuen lehenengo tontorrera.

Lagun Onak mendi bazkunak haurrei, gaztetxoei eta helduei zuzenduta, mendi irteera antolatu du iganderako. Mendi bazkunak jakinarazi duenez, "martxan da berriro ere eskola kirola eta, horrekin batera haur eta gaztetxoentzako mendi irteerak". Hori dela eta, Arauntza mendira igoera antolatu dute iganderako. Azpeitiko mendi bazkunak azaldu duenez, Arauntza da duela 75 urte Lagun Onak MBk elkarte bezala zapaldu zuen lehenengo tontorra. 

Igandean Azpeitiko plazan elkartuko dira txangora animatzen diren lagunak, 09:00etan. Irteera sei laguneko taldetan egingo dute, eta osasun arloko gomendio guztiak (musukoak herriguneetan, distantziak…) zorrotz beteko dituztela jakinarazi du Lagun Onak MBk. Irteeran parte hartu nahi dutenek ez dute aurrez izena eman beharko. Gaztetxoek ez ezik, helduek ere parte hartu ahalko dute igandeko txangoan. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide