4 urteko semea hil zuen emakumeak 24 urte egin ditzake zentro batean

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia.

2019ko uztailaren 23an 4 urteko semea hil zuen emakume batek, itota, Azpeitiko baserri batean. Emakumeak egindakoa aitortu du; sei urteko kartzela zigorra ezarri diote, eta gehienez 24 urte egingo ditu osasun zentro batean, buruko gaixotasun bat duelako.

Emakume batek bere 4 urteko semea hil zuen 2019ko uztailaren 23an, itota, Azpeitiko baserri batean, eta, ondoren, bere buruaz beste egiten saiatu zen. Atzo, astelehena, Gipuzkoako Probintzia Auzitegitik igaro zen emakumea, eta egindakoa aitortu zuen. Fiskaltzak eskatutako zigorra ere onartu zuen. Horrenbestez, haurra hiltzea leporatu diote; umearen ama izatea larrigarritzat hartu da, eta buruko gaitza izatea salbuesle gisa. 

Emakume horri sei urteko kartzela zigorra ezarri diote, eta gehienez 24 urte egingo ditu osasun zentro batean, buruko gaixotasun bat duelako. 2019ko abuztuaz geroztik, Aita Menni erietxe psikiatrikoan dago emakumea, eta araudiak xedatzen duenez, han jarraituko du momentuz.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide