Dantza eta musika zuzenean, Kukairen 'Gauekoak' ikuskizunean

Kukai dantza konpainiak ostiralean Soreasun taularatu zuen ikuskizunaren argazki bilduma zabaldu du Kulturazek.

Jon Maya dantzaria eta Xabi Bandini eta Arkaitz Miner musikariak igo ziren joan den ostiralean Soreasu antzokiko oholtzara, Mayak berak zuzentzen duen Kukai dantza konpainiaren Gauekoak ikuskizuna eskaintzeko.

Dantza zuzeneko musikarekin uztartzen dituen ikuskizun intimoaz gozatu ahal izan zuten Soreasun elkartutako ikus-entzuleek, eta emanaldi horretan ateratako argazkien bilduma plazaratu du gaur Kulturaz kooperatibak. Ondoko loturan ikus daiteke bilduma osoa.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide