Urtarrileko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Julene Frantzesena 2021ko urt. 12a, 08:25
Udaletxearen kanpoaldea.

19:00etan hasita gauzatuko dute bilkura, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, udalaren informazioaren segurtasunerako politika onartuko dute, baita herriko argiztapenean aldaketak egitea ere.

2021eko lehen udalbatzarra bihar, asteartea, egingo dute Azpeitiko Udaleko ordezkariek. Hain zuzen ere, 19:00etan hasita gauzatuko dute bilkura, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, udalaren informazioaren segurtasunerako politika onartuko dute, baita herriko argaztapenean aldaketak egitea ere.

Honako hau da gai zerrenda:

1.- Udalbatzak 2020ko abenduaren 1ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Azpeitiko Udalaren Informazioaren segurtasunerako politika onartzea.

3.- Ohiko luminariak LED luminariekin ordezkatzea eta Azpeitian telegestio eta fluxu erregulazioko sistema berria ezartzeza helburu duen kanpoko argiteria instalazioen proiektua exekutatzeko konpromisoa hartzea.

4.- Galdera eta erreguak.