Sansebastianak 2023

Sansebastianetako abestiak entzungai dira Uztarria.eus-en

Julene Frantzesena 2021ko urt. 11a, 10:41

Gabonak bukatuta, San Sebastian festetan murgiltzear behar lukete azpeitiarrek, baina COVID-19ak eragin duen egoera tarteko, aurtengo sansebastianak ez dira ohikoak izango.

Egoera ohikoa izan balitz, egunotan hasiko lituzkete herritarrek danborradetarako entseguak, baina aurten ez da halakorik izango. Dena den, azken urteetako legez, Uztarria.eus-ek danborradako piezekin osatutako bilduma osatu du eta kanta guztiak entzungai jarri ditu.

Abesti horietako asko Azpeitian soilik jotzen dira, hala nola Alardea, Agurra, Mandioko polka, Soreasuko Sebastian, Goizeko Izarra eta San Sebastian diana. Horiek denak Jose Luis Frantzesenak, Jose Maria Gurrutxaga Txokolok eta Jose Inazio Aldalurrek eginak edo moldatuak dira.