Koronabirusa Azpeitian

Zer iritzi dute herritarrek koronabirusaren aurkako txertoaren inguruan?

Erlo Telebista 2021ko urt. 10a, 17:09

Erlo Telebistak koronabirusaren aurkako txertoa hartuko al luketen eta txertoak zein aldaketa ekarriko lituzkeen galdetu die herritarrei.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila ari da dagoeneko COVID-19 gaitzaren aurkako txertoa banatzen. Duela egun batzuk, esaterako, Osakidetzako langileak San Martin egoitzan izan ziren bertako kideei lehen dosiak banatzen, eta herritarren artean iritzi kontrajarriak eragin ditu txertoak. Erlo Telebistak txertoaren inguruko iritzia galdetu die Azkoitiko, Azpeitiko, Orioko eta Zarauzko herritarrei.