Urtarrileko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Miren Gorrotxategi

Nagore Aizbitarte eta Maialen Etxaniz 2021ko urt. 7a, 10:48

Uztarria Komunikazio Taldeak egunotan banatuko du 2021eko lehen aldizkaria, eta urtarrileko zenbaki horren edukien artean dago Miren Gorrotxategi idazleari Erretratua atalerako eginiko elkarrizketa. Horren aurrerapen bideoa da honako hau.

2016an 33 ezkil lehen lana argitaratu ondoren, hil honetan aurkeztuko du Miren Gorrotxategi azpeitiarrak bere bigarren eleberria: Sotoan gordeak. Nobela beltzari eutsi dio Gorrotxategik bigarren argitalpen honetan ere; 2019ko (H)ilbeltza beka eskuratu ondoren gauzatu du bigarren liburua azpeitiarrak. Eleberri berria ez ezik, beste hainbat kontu hizpide izan ditu Gorrotxategik 2021eko urtarrileko Uztarria aldizkariaren Erretratua ataleko elkarrizketan.

Egunotan banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak 2021eko lehen aldizkaria. Bideo honetan, Miren Gorrotxategiren elkarrizketaren aurrerapena ikus daiteke.