'El año que dejamos de jugar' filma emango dute datozen egunetan Soreasun

Julene Frantzesena 2021ko urt. 7a, 08:00

Zapatuan, igandean eta astelehenean emango dute filma Soreasu antzokian, 19:00etan hasita. Filmak Hitlerren garaiko Alemaniatik alde egiten duen familia baten istorioa jasotzen du.

Gabon sasoia bukatuta ere, zinema emanaldiak izango dira asteburuan Soreasu antzokian. El año que dejamos de jugar filma emango dute zapatuan, igandean eta astelehenean, 19:00etan hasita. Emanaldi horietarako sarrerak Kulturaz.eus wegunean eskura daitezke.

2020an Alemanian ekoiztutako drama generoko filma da El año que dejamos de jugar filma, eta Caroline Link da lanaren zuzendaria. Honako hau da filmaren sinopsia: "Annak 9 urte ditu, eta zoriontsu bizi da 30eko hamarkadako Berlinen, bere adineko beste edozein haur bezala. Baina Hitler boterera iristeko zorian dago, eta egoera guztia aldatzear da berarentzat eta bere familiarentzat, judutar jatorrikoa baita. Hori dela eta, onena herrialdea uztea dela erabakitzen dute. Anna eta bere familia Suitzara joaten dira".