Kukai Dantzak 'Gauekoak' emanaldia eskainiko du etzi Soreasun

Anartz Izagirre 2021ko urt. 6a, 11:44
'Gauekoak' ikuskizuneko irudi bat.

19:00etan izango da emanaldia, eta oraindik ere eskura daitezke sarrerak Kulturazen webgunean. Jon Maya dantzariaren hausnarketetatik sortutako lana da Gauekoak.

Kukai Dantza konpainiak Gauekoak ikuskizuna eskainiko du etzi, ostirala, Soreasun antzokian. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta Jon Maya dantzaria igoko da agertokira, Xabi Bandiniren eta Arkaitz Minerren zuzeneko musikak lagunduta eta beste zenbait koreograforekin batera.

Ikuskizuna Mayaren "gogoeta pertsonaletatik eta intimoetatik" sortu zen, eta, besteak beste, haren barne-pentsamenduak eta sentipenak biltzen ditu ikuskizunak. Kulturazen webgunean eros daitezke emanaldirako sarrerak, 12,50 euroren truke; kultur bonua duten herritarrak, berriz, doan joan ahal izango dira, aurrez sarrera hartuta.

Hona hemen Gauekoak ikuskizunaren aurrerapen bideoa: