'Madame Curie' filma emango dute asteburuan Soreasun

Julene Frantzesena 2021ko ots. 10a, 08:00

Igandean eta astelehenean emango dute filma Soreasu antzokian, 19:00etan hasita. Filmak Marie Curie kimikariaren eta Pierre Curie haren senarraren istorioa kontatzen du.

Bi asteko etenaren ostean, asteburuan Madame Curie filma emango dute Soreasu antzokian. Lehen emanaldia igandean izango da, 19:00etan hasita, eta astelehenean, ikusleen egunean, bigarrena (19:00). Dagoeneko eskuragarri daude saio horietarako sarrerak, Kulturaz.eus webgunean.

2020an Britainia Handian ekoiztutako filma da Madame Curie, eta Marjane Satrapi da lanaren zuzendaria. Honako hau da filmaren sinopsia: "Filmak Marie Curie kimikariaren eta Pierre Curie haren senarraren istorioa kontatzen du, Lauren Rednissen izen bereko eleberrian oinarrituta. Senar-emazteek erradioaktibitatearen teoria garatu zuten, eta irratia eta polonioa aurkitu zituzten. Bizitza osoko lana eta aurkikuntzek ekarri zituzten ondorioak jasotzen ditu aro nuklearraren hasiera islatzen duen filmak".