Xoxotetik barrena iritsi dira Errege Magoak Azpeitira

Ihintza Elustondo 2021ko urt. 5a, 19:46

Aurtengoan, modu berezi batean iritsi dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar herrira: Xoxotetik behera etorri dira, eta haur ugari egon da haiei begira. Ondoren, suhiltzaileak herrian barrena ibili dira.

Izurritea tarteko, aurtengoan ezin izan dute ohiko kabalkadarik egin Errege Magoek. Dena dela, ez dute hutsik egin, eta modu berezi batean bada ere, iritsi dira Azpeitira: Xoxotetik barrena etorri dira aurtengoan. Herriko haur ugari egon da gailurrera begira, eta nabaritu ahal izan dute nola zetozen Meltxor, Gaspar eta Baltasar mendian behera. Ondoren, suhiltzaileak herrian barrena ibili dira, gauean haurrei banatuko dizkieten opariak kamioian dituztela.